Gure berri izateko, jo webgune berrira

2007/09/29

Udako Kronikak III

ABUZTUA

Lehenengo asteburua baino ez genuen erdi-libre eta txikiekin Barriara joateko probestu genuen. Hala ere Iruñean geratu zirenek izan zuten zer ospatu, Irantzuren ezkontza izan baitzen aste hartan (ikusten duzuenez aurten dantzari ohi asko ari dira ezkontzen). Bueltan ensaioei gogor ekin genien, ordu eta erdiko emanaldi berezi bat prestatu behar baikenuen. Najera aldera joan ginen 11an. Bertara fanfarrea, txistulariak, gaiteroak eta dantzariak joan ginen. Zenbait musikari eta dantzari lagun ere etorri zitzaizkigun gu laguntzeko asmoz. Mila esker Igor, Xabi, Iker, Eneko, Edurne eta Aritzi (eta taldeko guztiei ere, noski!), eta baita Imanol eta Gorkari ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu Muthiko Alaiak, Duguna eta Nuevo Barroco-ri ere materiala uzteagatik. Urteko saio berezia izan zen hau eta zenbait gauza berri egiteko aprobetxatu genuen. Handik bueltan Kultur programako aktuazioa izan genuen Lekunberrin. Talde erdia oporretara joana zen Najerako saioaren ostean, bai dantzariak eta baita musikariak ere, baina bildu genituen dantzari nahiko eta Dugunako txistulariek ere lagundu ziguten Lekunberrira. Halako kariño berezia hartzen hasiak gara herri honi, azken urteotan ia urtero joan baikara.

Hurrengo astean Oberenako jaiak izan ziren eta txikiekin batera aritu ginen. Gauez berbenan ere gogotik egin genuen dantza. Baina beti bezala, juerga ondoren berriz ere dantzatu behar eta autobusa hartu eta Ukarrera joan ginen. Dantzako baten familiari esker lortu genuen aktuazio hau. Udan egindako plazako lehendabizikoa izan zen, besteak tabla gainean izan baitziren gehienak eta azkenean hainbeste itxoin ondoren egin ahal izan genituen dantza dibertigarri askoak: sorgindantza, irridantzak, ingurutxoa... Plazako dantzak dantzatzea ere beharrezkoa izaten baita urtero, bestela ez zara erabat gustora geratzen. Eta honekin joan zaigu uda. Irailean ere izanen dugu batenbat, baina aurrerago kontatuko dizkizuegu.


El primer fin de semana era el único que teníamos semilibre y lo aprovechamos para ir a Barria (Araba) de campamento con los txikis. Los que se quedaron en Iruña también tuvieron celebraciones, ya que fue la boda de Iranzu (como podréis observar este año se están casando muchos ex-dantzaris). A la vuelta del campamento comenzamos a ensayar bastante duro, ya que teníamos que preparar un espectáculo de hora y media para Nájera. El día 11 fuimos allá con la fanfarre, txistularis, gaiteros y txalapartaris. Para la ocasión tuvimos la ayuda de algunos dantzaris y músicos que normalmente no actúan con nosotros. Muchas gracias a Igor, Eneko, Iker, Xabi, Edurne y Aritz. (y a todos los componentes del grupo por supuesto!) y también a Gorka e Imanol. Como se trataba de una actuación algo diferente aprovechamos para hacer algún baile nuevo. El fin de semana siguiente tuvimos actuación de Cultur en Lekunberri. La mitad del grupo estaba de vacaciones tras la actuación de Nájera, tanto dantzaris como músicos, pero conseguimos juntarnos suficientes dantzaris y nos acompañaron los txistularis de Duguna. Le estamos cogiendo cariño a este pueblo, ya que en los últimos años no puede faltar una actuación allí. La semana siguiente tuvimos las fiestas de Oberena, y como todos los años actuamos junto con los txikis. Pero como casi es tradición, tras la juerga toca volver a bailar. Y al día siguiente cogimos el autobús para ir a Úcar. Conseguimos esta actuación gracias a una de las dantzaris, y fue muy importante, ya que llevábamos todo el verano sin hacer actuaciones de plaza. Disfrutamos de esas danzas que siempre bailamos en las plazas como sorgindantza, irridantzak, ingurutxo... A pesar de que los espectáculos están muy bien y nos sirven como reto nunca pueden faltar las actuaciones de plaza, si no el verano queda como incompleto. Y esto ha sido nuestro verano. De todas formas no terminará aquí, ya que en septiembre no tendremos tiempo de estar quietos, os lo iremos contando.

No hay comentarios: