Gure berri izateko, jo webgune berrira

2007/12/30

INUXENTE!

Hilaren 28an Kenyara bidaiatzekoak ginela idatzi genuen blogean eta gaur informazio hori faltsua zela esan behar dugu. Inuzenteen eguna aprobetxatuz txantxa bat egin nahi genuen. Hala ere, lasai, izanen baita bidaiarik aurten ere.

El 28 de diciembre escribimos una noticia en este blog en la que decíamos que viajaríamos a Kenya. Hoy desmentimos esta noticia, todo fue una inocentada. Pero tranquil@s, este año también esperamos poder disfrutar de algún viaje.

2007/12/28

EH - KENYA

Olentzero Oberenara iritsi da eta aurten izugarrizko oparia dakar taldekideendako: Kenyara bidaia. Oberena Kirol Elkarteko kide bat han izan zen eta dantza taldearen berri izan zuten hari esker. Kenyakoei izugarri gustatu zitzaizkien ikusitako argazkiak eta liluraturik geratu ziren Iruñeko gizon honek azaldutako guztiarekin. Honela ba, atzo jakinarazi zinguten bidaiari buruz. Bidaia uda partean izanen da eta aste batez gozatzeko aukera izanen du Oberenak.
Oraingoz hau da dugun informazioa. Gehiago jakin bezain laster jakinaraziko dizuegu.


Olentzero ha llegado a Oberena y esta vez se a portado: ¡nos ha traido un viaje a Kenya!
Un socio del Club Deportivo Oberena ha viajado a este país y les habló del grupo de danzas. A los keniatas les encataron las fotos y les entusiasmó la idea de poder disfrutar del espectáculo en directo. Ayer recibimos la información sobre el viaje que tendrá lugar en verano y durará una semana.
Esta es la información de la que disponemos por ahora, cuando recibamos más os pondremos al día.

2007/12/26

Abenduaren 3a/ de diciembre

Oberenako dantzarien eguneko argazki guztiak biltzen dituen CDa lortzeko (400 argazkitik goiti) Oberenan jarriko dugun zerrendan apuntatu beharko zarete, abenduaren 26tik aitzin. Urtarrilaren 7an amaituko da izena emateko epea.

Argazki batzuk ikusteko sartu beste blogean.

Para conseguir el CD con todas las fotos del 3 de diciembre de 2007 (más de 400 fotos) apuntarse en Oberena a partir del 26 de diciembre. El 7 de enero se cerrarán las listas.

Para ver algunas de las fotos entrad en el otro blog.

2007/12/22

Olentzero

Horra, horra gure Olentzero! Gabonak ate joka ditugu eta Oberena dantza taldeak Olentzero lagunduko du Azpilagañako karriketan zehar. Hilaren 23an, arratsaldeko 18:00tan, Olentzero Azpilagaña auzora iritsiko da jesusen jaiotzaren berri eman eta umeei opariak banatzera. Berarekin batera, dantzariek kalejiran joanen dira karrikak alaituz eta merezi duen harrera emanez. Oberenako dantza talde guztiek parte hartuko dute (bai txikiek, bai ertainek eta baita nagusiek ere) ekitaldi honetan.

Zatozte guztiok, gurekin batera, Olentzerori harrera egitera!

Hilaren 24an Iruñeko Olentzeroren kalejiran ere parte hartuko dugu.

Las navidades están a la vuelta de la esquina y con ellas llega el personaje más esperado por todas y todos nosotr@s: Olentzero. El grupo de danzas de Oberena acompañará a Olentzero por las calles de Azpilagaña el 23 de diciembre a las 18:00 horas. Los dantzaris bailarán por las calles del barrio y acogerán como se merece a nuestro querido Olentzero. En este acto participarán todos los grupos de Oberena (txikis, medianos y mayores).

¡Os invitamos a que os acerqués tod@s a recibir a Olentzero!
El 24 de diciembre participaremos en el Olentzero de Iruñea.

2007/12/16

Najera 2007

Naxerako bideoa oraindik ez dago amaiturik, baina aurrerapen bat prestatu dugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Bideo ikusteko sartu beste blogean. Para ver el video entrad en el otro blog.

Todavía no tenemos el video de Nájera. Mientras tanto podéis ver el spot que hemos preparado. Esperemos sea de vuestro agrado.

2007/12/06

Lizarraga-Ergoiena

ABENDUAREN 8an 17:00etan, HERRIKO PILOTALEKUAN

Hilaren 8an, larunbata, Oberena dantza taldeak emanaldia eskeiniko du Lizarraga-Ergoienan. Aktuazioa arratsaldeko bostetan hasiko da eta ordu bat inguru iraunen du. Herriko pilotalekuan dantzatuko dira eta hauek izanen dira eskeiniko dituzten dantzak: Agurra, Arretxinagako San Migel, Iruñeko jota, Gorulari, Arizkungo Sagardantza, Lasarte-Oriako sorgindantza, Maiak, Kontrapas, Iribasko ingurutxoa eta Imozeko eskudantza, Irridantzak, Jaurrietako neskadantza, jota eta porrusalda, eta Lapurdiko ihauteriak.


El sábado 8 de diciembre el grupo de dantza Oberena actuará en Lizarraga-Erogiena. La actuación comenzará a las cinco de la tarde y durará aproximadamente una hora. Bailarán en el frontón del pueblo y este será el repertorio que nos ofrecerán: Agurra, Arretxinagako San Migel, Iruñeko jota, Gorulari, Arizkungo Sagardantza, Lasarte-Oriako sorgindantza, Maiak, Kontrapas, Iribasko ingurutxoa eta Imozeko eskudantza, Irridantzak, Jaurrietako neskadantza, jota eta porrusalda, eta Lapurdiko ihauteriak.

Abenduaren 3a/ de diciembre

Laster jarriko ditugu Abenduaren 3ko argazkiak oberenadantzataldeainfo.wordpress.com-en

En breves podréis disfrutar de las fotos del 3 de diciembre en oberenadantzataldeainfo.wordpress.com

2007/12/01

Abenduaren 3a/ de diciembre

ABENDUAREN 3a
OBERENAKO DANTZARIEN EGUNA

Urtero bezala, aurten ere Oberenako dantzarion eguna ospatuko dugu Nafarroko egunean. 1941ean hasi eta gaurdaino jarraitzen duen tradizioari eutsi nahiean antolatuko dugu egun berezi hau, zeina dantzari izandakoen eta gaur bere horretan dihardutenen festa izanen baita. Aipatu festa ez da arras konplexua izanen: dantzatuko dugu, denak elkartu eta aurreko garaiak gogoan izanen ditugu. Taldearen gaurko egoerari antzeman eta lasaitu eginen gara gure dantzen etorkizuna bermatuko duen talde baten isla ikusiko baitugu, hots, gure arbasoek utzitako tradizioa bizi-bizi mantenduko duena urte luzez.
Oberenak, egun honetaz zuek gu bezain beste goza dezazuen nahi du eta horregatik gonbidatzen zaituztegu egun zoragarri bat pasatzera, zeinetan dantza izanen den protagonista.


EGITARAUA:

- 11:00 Eukaristia Oberenan

- 12:00 Dantza emanaldia Oberenako polikiroldegi berrian.

- 14:00 Dantzari eta dantzari ohien Anaitasun Bazkaria.


Dantza emanaldian dantzatuko diren dantzak:

Lesaka
Zapi jauzi
Cortes
Pamplonas
Ipurdidantza
Mazurka
Batelerak
Xoxodantza
Makiltxiki
Lapurdiko ihauteriak

3 de DICIEMBRE
Día del Dantzari de Oberena

El próximo día 3 de Diciembre, celebraremos nuestro “Dantzari Eguna”, acto que se celebra desde el año 1.941. 66 años de andadura son años para celebrar, conservar, y sobre todo para continuar una labor que cientos de personas han ido realizando durante tanto tiempo. Nuestra fiesta es sencilla, bailamos, sin grandes fastuos, nos juntamos todos y todas, recordamos otros tiempos, vemos los nuevos brotes, y nos reconfortamos sabiendo que el futuro de nuestras danzas está asegurado, que el patrimonio que nos han legado lo seguiremos conservando para el futuro.

Oberena os invita a acompañarnos en ese día y poder disfrutar entre todos y todas de una agradable mañana.

EGITARAUA:

- 11:00 h Eucaristía en Oberena

- 12:00 h. Exibición de danzas en el polideportivo de Oberena

- 14:00 h. Comida de hermandad de antiguos y actuales dantzaris.