Gure berri izateko, jo webgune berrira

2009/01/31

Arrosadiako Inauteriak


Inauteriak urtarrilean ospatu dituzten herriak aunitz badira ere, otsailean izanen dugu inauteri gehienez gozatzeko parada. Otsailaren 19a ostegun gizena izanen da eta 24a, berriz, inaute asteartea. Hala ere, Arrosadiako ihauteriak lehenago iritsiko dira eta otsailaren 7an ospatuko dira. Iaz bezenaz, aurten ere Oberena dantza taldeak parte hartuko du bertan. 2008an Lantzeko inauteriak karrikaratu genituen eta aurten Goizuetakoak aterako ditugu auzokide guzien atseginerako.

2009/01/21

Korrika gala

Hemen da berriz ere Korrika! 16. aldiz Euskal Herriko hiri eta herri guztiak zeharkatuko ditu euskararen aldeko oihu ozena zabalduz. Martxoaren 26an abiatuko du bere ibilbide luzea, Tuteran hasi eta Gasteizen amaitzeko. Hala ere, lehenago ere izanen dugu hainbat ekitaldiz gozatzeko parada. Horietako bat ostiral honetakoa (urtarrilaren 23a) Totem-en ospatuko dena. Bertan Korrika 16ren jantziak aurkeztuko dituzte eta Oberena dantza taldeak parte hartuko du besteak beste.
6 euroren truke (Korrika laguntzaileek 5.50€ besterik ez dute ordaindu beharko) arratsaldea pasatzeko aukera paregabea izanen da bertan.

Oberena dantza taldeaz gain, galan parte hartuko duten beste taldeen informazioa lortzeko jo helbide honetara: http://korrika.org/index.php?name=News&file=article&sid=39


¡Ya está aquí la Korrika 16!
Aunque comenzará el día 26 de marzo en Tudela, los organizadores han preparado varios actos previos al pistoletazo de salida de la marcha más masiva a favor del euskera. Uno de ellos será el de este viernes 23 de enero, puesto que Nafarroako Korrika Batzordea ha preparado la Korrika gala. En ella se presentará la ropa de la Korrika y el grupo de dantza Oberena ofrecerá una breve actuación. También participarán monologuistas, músicos, ... (para más información consulten la página de la Korrika)
El acto se celebrará en la Totem y la entrada cuesta 6 euros (5.50€ Korrika laguntzaileek).

2009/01/08

Maskaradak 09

Iragan da 2008. urtea eta hemen dugu 2009a. Urtero bezala, aurten ere Maskaradek emanen diote hasiera. Urtarrilaren hamaikan hasi eta apirilaren hamabira arte, herriz-herri ibiliko dira Barkoxeko gazteak Zuberoko kantu eta dantzak plazaratzen.
  • Urtarrilaren 11an, Barkoxe
  • Urtarrilaren 18an, Eskiula
  • Urtarrilaren 25an, Ezpeize
  • Barantailaren 1.an, Urdiñarbe
  • Barantailaren 8an, Atharratze
  • Barantailaren 15an, Muskildi
  • Martxoaren 1.an, Altzürükü
  • Martxoaren 8an, Ligi
  • Martxoaren 14an, Maule (neskenegün)
  • Martxoaren 22an, Larraine
  • Martxoaren 29an, Idauze
  • Apirilaren 12an, Barkoxe

EGITARAUA:
Goizeko bederatzietan: Barrikadak, Keresturen jokia eta aitzindari beltzen dantza
Arratsaldeko 15:30etan : emanaldi nagusia


IKUS ERE:
Ikus ere berrian argitaraturiko artikulua.

Bestalde, Maskaraden inguruan euskaraz zein frantsesez Sü Azia elkarteak sorturiko liburuxka hemen lortu dezakezue: Maskaradak - Les Mascarades

Sü Azia elkartearen helbidea: http://www.suazia.com/


Pasado el año 2008, comienza el 2009 y como siempre, las maskaradak de Zuberoa serán las primeras manifestaciones del carnaval. Los jovenes de Barkoxe serán los encargados de darle vida a Pitxu y compañía desde el 11 de enero hasta el 12 de abril.