Gure berri izateko, jo webgune berrira

2010/01/23

Kultura berriz ere kolokan

Nafarroako herri ttikiak kulturaz ornitzen zituzten udaberriko eta udazkeneko programak bertan behera utzi ditu Nafarroako Gobernuak. Gure herrialdeko dantza taldeek "Ronda de Primavera" eta "Ronda de Otoño" deritzoten programa kulturaletan parte hartzen zuten, orain baina, haien emanaldi kopurua murriztu eginen da. Dantza saio gutxiago, irabazi ekonomiko gutxiagoren sinonimo dela uste dute Oberena dantza taldeko kideek eta horrek kezkatzen ditu. Udalerriek Kultura eta Turismo sailetik bidalitako mezu elektroniko baten bidez izan dute murrizketaren berri. Bertan azaltzen dutenez, krisia dela eta kultura aurrekontuan murrizketak egin behar izan dituzte eta neurrietarik bat "Ronda de Otoño", "Ronda de Primavera" eta "Correpueblos" programak ezabatzea izan da. Albistearen arira, PSOEk gertaturikoa Parlamentuan azaltzeko eskatu dio Corpasi.

El Gobierno de Navarra ha suprimido los circuitos culturales de primavera y otoño con los que los pueblos más pequeños de nuestra provincia gozaban de espectáculos. Hasta ahora los grupos de dantza navarros participaban en estos circuitos, pero este año verán reducido el número de actuaciones anuales. Para participantes del grupo de Oberena menos actuaciones supone menos ingresos económicos, lo que les preocupa.  Los municipios que sufrirán el recorte recibieron un correo electrónico del departamento de Cultura y Turismo en el que se les explicaba la nueva medida. Al parecer la crisis es la culpable del recorte presupuestario en cultura y por ello se han suprimido los programas "Ronda de Otoño", "Ronda de Primavera" y Correpueblos. Ante esta noticia, PSOE ha pedido la comparecencia de Corpas en el parlamento.

2010/01/17

Armando garaile

Armando Redondo izanen da hemendik aurrera Oberena Kirol Elkarteko lehendakari berria. Atzo hauteskunde eguna izan zen elkartean eta Redondoren hautagaitza aski garbi gailendu zen. 827 boto erdietsi zituen hautagaitza garaileak eta 344 Javier Maezturenak. 1.361 bazkide hurbildu ziren haien boto-papera hautestontzian sartzeko asmoz, beraz %30eko parte-hartzea izan zen. Lehendakari berriaren izena jakinagatik ere, oraindik 180 boto-paper misto geratzen dira zenbatzeke.

Albistea Diario de Noticiasen irakurgai.
Junta berriaren esker mezua.

Argazkia: Javier Bergasa. Diario de Noticias


Armando Redondo será el nuevo presidente del Club Deportivo Oberena. Ayer fue jornada electoral en el club y la candidatura de Redondo se impuso fácilmente. Consiguió 827 votos y la de Javier Maeztu logró 344. En total 1.361 socias y socios ejercieron su derecho a voto, es decir, la participación fue del 30%. Aunque ya se conoce el nombre del nuevo presidente, todavía quedan 180 papeletas mixtas por contar.

La noticia en Diario de Noticias.
Mensaje de agradecimiento de la nueva junta.

2010/01/15

Hauteskundeak Oberena K.E.n

Oberena Kirol Elkartean hauteskundeak eginen dira bihar , (urtarrilak 16). Goizeko hamarretatik arratsaldeko zortziak arte irekirik izanen dira hautestontziak. Kirol Elkarteko ordezkaritza hautatzeko aukera izanen dute adinez nagusi diren eta izena eman zutenetik urte bat egin duten bazkideek. Armando Redondo Izal eta Javier Maeztu Landa dira bi hautagaien buruak.
Oberena Dantza Taldeko ordezkari Javier Tubia, Armandoren hautagaitzarekin aurkeztuko da hauteskunde hauetara.

Mañana día 16 de enero será jornada electoral en el Club Deportivo Oberena. Las socias y socios mayores de edad y con un año de antiguedad podrán decidir que grupo presidira la junta de Oberena en los próximos cuatro años. Armando Redondo Izal y Javier Maeztu Landa son los dos candidatos para la presidencia.
El delegado del grupo de danzas Javier Tubía se presentará en las listas de Armando.

2010/01/14

2010eko Ihauteriak

Inauteriak hasi dira jada. Beskoitzen, adibidez, joan den asteburuan atera ziren kottilungorriak eta kaskarotak. Asteburu honetan, berriz, Uitzin eta Eratsunen jantziko dituzte mozorroak eta joan den astean elurra zela eta bertan behera geratu ziren maskaradek ere izanen dute abiapuntua. Hemendik aitzina, beraz, Euskal Herriko txoko guzietan izanen da besta giroaz gozatzeko parada. Aurten otsailaren 11an izanen da ortzegun gizena eta otsailaren 16an inaute asteartea. Berriak argitaraturiko inauteri egutegia beheti duzue.

Ya han comenzado los carnavales. En Beskoitze por ejemplo kottilungorriak y kaskarotak salieron el fin de semana pasado. Éste serán las vecinas y vecinos de Uitzi y Eratsun los que se pongan el disfraz y arrancarán las mascaradas en Larraine tras haber sido aplazadas por la nieve. Las próximas semanas todas las localidades de Euskal Herria acogerán el ambiente festivo de estas fechas. El 11 de enero será el jueves gordo y el 16 el martes de carnaval. Para ver el calendario de carnaval preparado por Berria sigue leyendo.

aldaketak maskaradetan

Elurra zela eta, maskaradak ez ziren joan den astean hasi. Larraineko gazteek dute aurten Zuberoako inauteria prestatzeko ardura eta haien herrian bertan ziren hastekoak. Baina elurrak herria estali zuen eta atzeratu behar izan zuten maskarada.
Beraz, urtarrilaren 17an Gameren beharrean Larrainen izanen da maskarada.
Ikus data berriak