Gure berri izateko, jo webgune berrira

2010/10/22

Kirikoketa Besta

Kirikoketa besta ospatuko da larunbatean Arizkunen. Oberena dantza taldeko dantzariak bertan izanen dira bestaz gozatu eta dantzekin giroa alaitzeko asmoz.
El sábado tendrá lugar la fiesta Kirikoketa en Arizkun. Dantzaris de Oberena participarán en ella ambientando la fiesta con sus danzas.

Jo ala Jo elkarteak antolaturik, hemen da beste urte batez Kirikoketa besta. Arizkungo Gamioxarreako dolaretxean ospatu ohi da sagardoaren inguruan biltzen den egun hau. Kirikoketa deritzo sagarrak jotzeko tresnari, baina musika egiteko ere erabili daiteke. Arizkunera jo beharko du tresna hau bere bi funtzioak betetzen ikusi nahi duenak.
Besta egunak goizeko hamaiketan hasiko den egitarau oparoa du Baztango herriaren gozagarri. Ordu horretan hasiko dira sagarra jotzen eta estutzen tolare barrokoan. Horretaz gain musika eta dantza ere izanen dira goizean zehar. Oberenako dantzariak bertaratuko dira haien dantzekin besta eguna alaitzeko asmoz. 14:30ean bazkari herrikoia izanen da eta ondotik Faltzesko, Sarako, Errotxapeako eta Sestaoko txalapartariak arituko dira jotzen. Talde hauek jo dutelarik txalaparta librea ere izanen da. Gaueko hamaiketatik aitzina Petti, On Benito eta Bizpalau taldeek kontzertua eskeiniko dute.

De la mano de Jo ala Jo elkartea, mañana se celebra un año más Kirikoketa besta. Este día que gira entorno a la sidra se celebra en Gamioxarrea. Kirikoketa es la herramienta para machacar las manzanas, pero también puede ser un instrumento musical. Quien se acerque a Arizkun podrá conocer las dos funciones de esta herramienta.
La fiesta comenzará a las once de la mañana y cuenta con un buen programa. A esa hora comenzarán a machacar la manzana. También por la mañana habrá música y danza, con la participación de dantzaris de Oberena. A las 14:40 será la comida popular y después tocarán txalapartaris de Falces, Sara, Errotxapea y Sestao. Tras los grupos será el turno de la txalaparta libre. Para los que quieran terminar el día con un poco de marcha, los grupos Petti, On Benito y Bizpalau amenizarán la noche a partir de las 23 horas.

No hay comentarios: