Gure berri izateko, jo webgune berrira

2011/12/31

Urte berri on!

Oberena dantza taldearen blogak 2.681 bisita jaso ditu 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte. Esker mila gure berriak jarraitzeagatik, eta urte berri on!
El blog de Oberena dantza taldea ha recibido 2.681 visitas desde el 1 de enero hasta el 31 de diciembre de 2011. ¡Gracias por seguirnos y feliz año!

2011/12/30

Dantzan.com ixtera doaz

Hamar urtez dantzaren munduari buruzko informazioa eman ondotik, itxi beharrean dago dantzan.com ataria. Diru iturrien murrizteak behin behinean ixilduko du.
Tras diez años de servicio informando sobre la dantza, dantzan.com cerrará con el 2011. El descenso de las fuentes económicas obliga al portal digital a cerrar provisionalmente.

2011/12/29

INUXENTE!!

Atzo argitaratu genuen albistea txantxa zen, inozenteen egunaren karietara idatzi genuena. Oberena dantza taldeak ez du Baluarten dantzatuko.
La noticia de ayer era una inocentada con motivo del día de los inocentes. Así que Oberena dantza taldea no bailará en el concierto de año nuevo de Baluarte.

2011/12/28

Baluarten dantzatuko du Oberenak

Oberena dantza taldeak emanaldi handiarekin hasiko du urtea. Strauss Festival Orchestrak urte berriko kontzertua emanen du Baluarten, eta dantza bi eskainiko dituzte Oberenarekin batera.
El grupo de dantza Oberena comenzará el año con una gran actuación. La Strauss Festival Orchestra ofrecerá el concierto de año nuevo en Baluarte, que este año contará con dos dantzas interpretadas por los dantzaris de Oberena.

2011/12/09

Abenduaren 3ko argazkiak sarean

Iragan abenduaren 3an Oberenako dantzarien egunean ateratako argazkiak Interneten dira jadanik. Dani 'Tatoo' argazkilariaren lana izan da.
Las fotos del pasado 3 de diciembre, día del dantzari de Oberena, están en la red. El fotógrafo fué Dani 'Tatoo', empleado de Oberena.

2011/12/07

Kukuxumuxuren kamisetak 70. urteurrenean

Oberena dantza taldeak kamisetak egin ditu 70. urteurrenaren kariaz, eta abenduaren 3an saldu zituen. Kukuxumuxuk prestatu du diseinua, eta oraindik aukera dago eskuratzeko.
El grupo de dantza Oberena ha preparado camisetas con motivo del 70 aniversario. El 3 de diciembre se vendieron bastante bien y todavía se pueden conseguir. El diseño es de Kukuxumuxu.

2011/12/05

Lizarren Doinua ikusgarriko argazkiak sarean dira

Lizarren Doinua ikusgarriko argazkiak sarean dira ikusgai. Dani 'Tatoo' Oberenako langileak eginak dira.
Las fotos del espectáculo Lizarren Doinua están en la red. El fotógrafo es Dani 'Tatoo' empleado de Oberena.

2011/11/29

Berezia izanen da aurtengo abenduaren 3a

Oberena dantza taldearen urteurrena dela eta, abenduaren 3a berezia izanen da aurten. Ekitaldirako hainbat sorpresa prestatu dituzte dantzariek.
Este año la actuación del 3 de diciembre será especial con motivo del 70 aniversario del grupo de dantza. Las y los dantzaris han preparado alguna sorpresa para el acto central.

2011/11/19

Gaur estreinatuko da Lizarren Doinua

Dena prest dago ordu batzuen buruan Lizarren Doinua aurkezteko. Sarrerak salgai izanen dira Nafarroako Antzerki Eskolan bertan, 17:30ean.
Todo preparado para estrenar Lizarren Doinua. Las entradas estarán a la venta en la Escuela Navarra de Teatro a partir de las 17:30.

2011/11/18

Irune Tubiari elkarrizketa Nafarroako Hitzan

Oberena dantza taldeko Irune Tubiari elkarrizketa egin dio Edurne Elizondo kazetariak. Nafarroako Hitzan (Berria) argitaratu dute gaur.
La periodista Edurne Elizondo ha entrevistado al miembro del grupod e dantza Oberena Irune Tubia. Se ha publicado hoy en Nafarroako Hitza (Berria).

2011/11/14

Lizarren doinua obra aurkeztuko du Oberenak larunbatean

Dantza taldearen 70. urteurrenaren karietara, dantzari ttikien taldeak ikusgarria prestatu du larunbaterako. Nafarroako Antzerki Eskolan izanen da 19:00etan.
Con motivo del aniversario del grupo de dantza, los txikis han preparado un espectáculo para el sábado. Será a las 19:00 en la Escuela Navarra de Teatro.

2011/11/12

70. urteurrena publikoari eskainiko dio Oberena dantza taldeak


Oberena dantza taldeak 70 urte bete ditu aurten, eta hainbat ekitaldi prestatu ditu urteurrena ospatzeko. Publikoari eskeiniko dizkio beteriko urteak.

2011/11/02

Euskararen egunean emanaldia

Arrosadiako Euskaraz Bai egunean parte hartuko du Oberena dantza taldeak. Larunbat goizean dantzan ibiliko da auzoko karriketan barrena.
Oberena dantza taldea participará en el Euskaraz Bai eguna de Arrosadia. Bailarán por las calles del barrio el sábado por la mañana.

2011/09/15

Emanaldiak asteburuan

Bi emanaldi eskeiniko ditu Oberena dantza taldeak asteburu honetan. Tebasen ostiralean eta Abaurregainan igandean. 
Oberena dantza taldea ofrecerá dos actuaciones este fin de semana. El viernes bailarán en Tiebas y el domingo en Abaurregaina.

2011/09/12

Poloniako bidaia Noticiasen

Oberena dantza taldeak Poloniara egindako biadaia hizpide dute Jokin eta Aritz Azparrenek Noticias de Navarran.
Aritz y Jokin Azparren hablan sobre el viaje de Polonia que hicieron junto a Oberena en Noticias de Navarra.

2011/09/08

Jarautako eguna

Oberena dantza taldeak Jarautako egunean parte hartuko du larunbatean. Eguerdian dantzan ibiliko da Iruñeko alde zaharrean.
Oberena dantza taldea participará en Jarautako eguna este sábado. Bailarán por las calles del casco viejo de Iruña.

2011/09/07

Kurtso hasiera

Gaur hasiko dira Oberenako talde ertaineko mutilen entsaioak. Neskak ostiralean ekinen diote kurtsoari eta bi aste barru ttikienek.
Los chicos del grupo de medianos comenzarán hoy los ensayos. Las chicas empezarán el curso el viernes y los más txikis dentro de dos semanas.

2011/08/24

2011/08/14

Iberora

Bueltan dira Oberenako dantzariak. Poloniaren bidaiaren ondotik, gaur Iberon eskeiniko dute emanaldia.
Las y los dantzaris de Oberena han vuelto de Polonia. Hoy actuarán en Ibero.

2011/07/20

Poloniara doa Oberena

Oberena dantza taldea Podlasiera (Polonia) joanen da heldu den astean. Ardanbera fanfarrearekin batera eginen du bidaia.
Oberena dantza taldea viajará a Podlasie (Polonia) la semana que viene. Irán junto a la fanfarre Ardanbera.

2011/07/03

Azpilagañako argazkiak

Azpilagañan eskeinitako emanaldiko argazkiak igo ditugu sarera. Koldo Begiristainen irudiak dira.
Hemos subido fotos de la actuación de Azpilagaña. Las instantáneas son de Koldo Begiristain.

2011/06/28

Bloga sakelean

Oberena dantza taldearen blog ofiziala sakeleko telefonoaren bidez irakur daiteke orain. Blogerren aplikazio bati esker, sakelekora egokituriko plantilla sortu dugu.
El blog oficial de Oberena dantza taldea está disponible para teléfonos móviles. Gracias a una aplicación de blogger tenemos una plantilla de estas características.

2011/06/08

Emanaldia Tonbolan

Iruñean izanen da heldu den emanaldia, Tonbolan hain zuzen. Ostiralean dantzari nagusi zein ttikiek dantzatuko dute bertan.
La próxima actuación será en Iruña, en concreto será en la Tómbola. Dantzaris txikis y mayores bailarán este viernes a las 20:00.

2011/06/06

Uztailaren 6 eta 8an emanaldiak

Oberena dantza taldeak bi egunez dantzatuko du Sanferminetan. Uztailaren 6an nagusiek eta 8an ttikiek.
Oberena dantza taldea ofrecerá dos actuaciones en Sanfermines. El 6 de julio bailará el grupo de mayores y el 8 será el turno del grupo txiki.

2011/05/16

AEK Karpan izanen dira ttikiak

Oberena dantza talde ttikiak AEKren XI. Karpan dantzatuko du. Larunbatean izanen da emanaldia beste talde batzuekin batera.
El grupo txiki de Oberena bailará en la XI AEK Karpa. La actuación será el sábado junto a otro grupos de dantza.

2011/03/22

Itzuli dira dantzariak

Igande gauean ailegatu ziren Oberenako dantzariak Iruñera. Miel Otxin ezin izan zuten erre, baina kritika onak jaso dituzte Limósen.
Los dantzaris de Oberena llegaron el domingo por la noche. No pudieron quemar a Miel Otxin pero cosecharon buenas criticas en Limoux.

2011/03/14

Limósera doa Oberena

Asteburu honetan Limósen izanen da Oberena dantza taldea Ardanbera fanfarrearekin batera. Lantzeko inauteria karrikaratuko dute bertako jaialdi internazionalean.
Oberena viajará este fin de semana a Limós junto a la fanfarre Ardanbera. Llevarán el carnaval de Lantz al festival internacional occitano.

2011/02/03

Agate Deuna

Oberena dantza taldeko ttikiak kantatzera aterako dira Santa Ageda bezperan. Zabaldi elkartera joko dute lehenbizikoz eta Oberenako tabernan izanen dira akitzeko.
Los txikis de Oberena saldrán a cantar en vísperas de Santa Ageda. Primero visitarán Zabaldi y terminarán cantando en el bar de Oberena.

2011/01/05

2011ko Maskaradak

Aurtengo maskaraden datak heldu zaizkigu. Inauterietan pentsatzen hasteko tenorea?
Aquí las fechas de las maskaradas de este año. ¿Habrá que empezar a pensar en los carnavales?