Gure berri izateko, jo webgune berrira

2012/12/24

Urte berri on!

Oberena dantza taldeko ertainek bideoklipa sortu dute urte berriari umoretsu heltzeko. Bideo horrekin uzten zaituztegu heldu den urtera arte. Urte berri on!!
Los monitores del grupo de medianos han preparado un videoclip para dar la bienvenida al año. Nos despedimos con este vídeo hasta el año 2013. Urte berri on!!

2012/12/23

Horra, horra, gure Olentzero!

Gaur eta bihar Olentzerorekin kalejiran ibiliko dira Oberenako dantzariak, Azpilagañan eta Iruñean hurrenez hurren. Bihar, gainera, Jesus haurtxoari dantzatuko diote taldeko mutilek.
Los dantzaris de Oberena acompañarán a Olentzero hoy y mañana en Azpilagaña y en Iruñea. Los chicos también le bailarán al niño Jesús mañana por la tarde en Oberena.

2012/12/07

Lizarren doinua eta Oberenako Dantzarien Eguna argazkitan

Burlatan eskeinitako Lizarren Doinua ikusgarria eta Oberenako Dantzarien Eguna biltzen dituzten argazki bildumak sarean daude. Daniel Fernandez 'Tatoo' Oberenako langileak egin ditu.
El trabajador de Oberena Dani Fernandez 'Tatoo' ha fotografiado la actuación de Lizarren Doinua de Burlada y la actuación del Día del Dantzari de Oberena el 3 de Diciembre. Las fotos están en la web.

2012/11/30

Oberenako Dantzarien Eguna ospatuko da abenduaren 3an

Urtero bezala abenduaren 3a Oberenako Dantzarien Eguna izanen da. 12:00etan izanen da ekitaldi nagusia, eta dantza taldean dabiltzan eta ibili zirenak bilduko dira bertan.
Como todos los años el 3 de Diciembre se celebrará el Día del Dantzari de Oberena. El acto central que reunirá a dantzaris y exdantzaris será a las 12:00.

2012/11/21

Jendetza bildu zen Burlatan Lizarren doinua ikusteko

2012ko bi emanaldietan 550 lagunek ikusi dute Lizarren doinua. 130 lagun inguru hurbildu ziren Berako emanaldia ikustera, eta 424 lagun bildu ziren Burlatako Kultur Etxean.
550 personas han visto Lizarren Doinua en las dos actuaciones ofrecidas en 2012. Al rededor de 130 fueron en Bera y la actuación de Burlata congregó a 424 asistentes.

2012/11/18

Zuen zain egonen gara!!

Lizarren doinua ikusgarria eskainiko du gaur Oberena dantza taldeak. Antzerkia eta dantza uztartzen dituen lana 18:30ean izanen da Burlatako Kultur Etxean. Sarrerak salgai izanen dira 16:30etatik aitzinera.
Oberena dantza taldea ofrecerá hoy el espectáculo Lizarren doinua. Será a las 18:30 en la Casa de Cultura de Burlata. La venta de entradas será a partir de las 16:30.

2012/11/17

Lizarren doinua hedabideetan

Igandean Lizarren doinua taularatuko du Oberena dantza taldeak Burlatako Kultur Etxean. Horren berri jaso dute hainbat hedabidek.
El domingo Oberena dantza taldea ofrecerá Lizarren doinua en la Casa de Cultura de Burlata. Diferentes medios de comunicación se han hecho eco de la noticia.

2012/11/16

Euskalerria irratian izan dira Amets eta Oinatz

Lizarren doinua ikusgarriaren berri ematera hurbildu dira Jon eta Saioa Urtasun, eta Iker Tubia Oberena dantza taldeko kideak. Reyes Ilintxetarekin solasean ibili dira.
Jon y Saioa Urtasun e Iker Tubia han estado en Euskalerria irratia hablando sobre Lizarren doinua. Reyes Ilintxeta los ha entrevistado.

2012/11/13

Lizarren doinua Dantzan.com atari digitalean ere

Dantzan.com atari digitalean ere argitaratu dute Lizarren doinua ikusgarriaren berri. Igandean izanen da emanaldia Burlatako Kultur Etxean, eta sarrerak salgai dira dagoeneko.
El portal digital Dantzan.com ha publicado una noticia sobre Lizarren doinua. Será el domingo en la Casa de Cultura de Burlata y las entradas ya están a la venta.

2012/11/09

Lizarren doinua Noticias de Navarran

Noticias de Navarra egunkariak Lizarren doinuari buruzko albistea argitaratu du gaur. Azaroaren 18an Burlatan eginen den emanaldiaz mintzo da batik bat.
El periódico Noticias de Navarra ha publicado hoy una noticia informando de Lizarren doinua. Sobre todo hablar de la actuación del 18 de Noviembre en Burlata.

2012/11/08

Lizarren doinuaz aritu da Iker Tubia Xorroxin irratian

Xorroxin irratiko Hartueman saioan elkarrizketa egin diote Oberena dantza taldeko kide Iker Tubiari. Lizarren doinuaz mintzatuko dira azaroaren 10ean ikusgarria Beran eskeiniko baita.
La radio Xorroxin ha entrevistado al miembro de Oberena dantza taldea Iker Tubia en el programa Hartueman. Han hablado sobre Lizarren Doinua, ya que el 10 de Noviembre se ofrece en Bera.

2012/11/05

Lizarren doinua gainean dugu!

Larunbatean izanen da lehenbiziko emanaldia Beran, bigarrena azaroaren 18an Burlatan. Lizarren doinua gainean dugu!!
La primera actuación será el sábado en Bera y la segunda el 18 de Noviembre en Burlata. ¡¡No queda nada!!

2012/11/03

Lizarren Doinua ikusgarrirako sarrerak salgai dira dagoeneko

Ostiraletik salgai dira Lizarren Doinua ikusgarria ikusteko sarrerak. Oberena Kirol Elkartean eta Karrikiri euskal dendan erosi daitezke.
Desde el viernes están a la venta las entradas para ver Lizarren Doinua. Se pueden conseguir en el Club Deportivo Oberena y en la tienda Karrikiri.

2012/10/24

Oberenako tikiek Lizarren Doinua taularatuko dute azaroan

Azaroaren 10ean eta 18an errepikatuko da Lizarren Doinua ikusgarria Beran eta Burlatan hurrenez hurren. Herri bietako kultur etxeetan izanen dira emanaldiak.
El espectáculo Lizarren Doinua se repetirá el 10 y 18 de Noviembre. Se ofrecerá en las casas de cultura de Bera y Burlata respectivamente.

2012/10/02

Dantzan.com itzuli egin da

Martxan da berriz ere Dantzan.com webgunea. Atari digitalaren alde bildutako taldeen bideoarekin batera ekin diote lanari. Oberena dantza taldea ere bideoan ageri da.
La página Dantzan.com está otra vez en marcha. La web comienza a funcionar junto a un vídeo en el que participan diferentes grupos, entre ellos Oberena dantza taldea.

2012/09/07

Jarauta karrikako egunean dantzan

Oberena dantza taldeak Jarauta karrikako egunean parte hartuko du bihar. 12:00etan emanaldia eskainiko du karrikan barna. Lapurdiko inauteria erakutsiko dute dantzariek.
Oberena dantza taldea participará mañana en el día de la calle Jarauta. Bailarán a partir de las 12:00 y sacarán a lucir el carnaval de Lapurdi.

2012/09/06

Artikako besten hasiera alaituko du Oberena fanfarreak

Oberena fanfarrearen doinuekin hasiko dira bihar Artikako bestak. 20:00etan joko dute gure musikariek Udaletxeko plazan, eta ondotik auzo-merendua alaituko dute.
La fanfarre Oberena estará mañana en el comienzo de fiestas de Artika. Nuestros músicos tocarán en el chupinazo de las 20:00 y después estarán en el lunch vecinal.

2012/08/18

Bihar hasiko da Oberenako Bazkideen Astea

Ostiralean izanen da dantza jaialdia, asteazkenean fanfarrearen emanaldia eta larunbatean dantzaldia. Oberena dantza taldeak kamisetak eta DVDak salduko ditu aste osoan zehar.
El viernes se celebrará el festival de dantza, el miércoles la actuación de la fanfarre y el sábado habrá bailables. El grupo de dantza Oberena venderá camisetas y DVDs durante toda la semana.

2012/08/06

Lizarren Doinua etxean jasotzeko aukera duzu gaurtik aurrera

Lizarren Doinua ikusgarriaren DVDa lortzeko aukerarik izan ez duenak etxean jaso dezake gaurtik aurrera. Blog honetako eskari orria bete beharko du DVDa erosi nahi duenak.
Si no tuviste oportunidad de conseguir el DVD de Lizarren Doinua ahora podrás recibirlo en casa. Solo tienes que rellenar el formulario que encontrarás en este blog.

2012/08/02

Irungo Euskal Jiran izanen da Oberena

Asteburu honetan Gipuzkoara joanen dira Oberenako dantzariak, Irungo Euskal Jiran parte hartzera. Goizez eta arratsaldez dantzatuko dute.
Este fin de semana nuestros dantzaris irán a Gipuzkoa para participar en la Euskal Jira de Irun. Bailarán tanto por la mañana como por la tarde.

2012/07/27

Laradas folklore jaialdian dantzatuko du Oberenak

Bihar Santiago besta ospatuko dute Iruñeko Lar Galegoko kideek. Besteak beste, Laradas 
folklore jaialdia antolatu dute, eta Oberena dantza taldeak bertan parte hartuko du.
El Lar Galego celebrará mañana la fiesta en honor a Santiago. Por primera vez han organizado el festival folclórico Laradas en el que participará Oberena dantza taldea.

2012/07/23

Sanferminetako argazkiak

Uztailaren 6an ateratako argazkiak igo ditugu sarera, eta Multimedia atalean aurkituko dituzue. Aurten Lesaka, Batelerak, Agintariena, Jauziak eta Larraindantza plazaratu ziren.
Hemos subido las fotos del 6 de julio a la red; las encontraréis en el apartado Multimedia del blog. Este año se bailó Lesaka, Bateleras, Agintariena, Jauziak y Larraindantza.

2012/07/20

Baztandarren Biltzarrean dantzatuko du Oberenak

Igandean ospatuko da Baztandarren Biltzarra Elizondon, eta Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du goizeko kalejiran.
El domingo se celebrará el Baztandarren Biltzarra en Elizondo y Oberena dantza taldea participará en la kalejira de la mañana.

2012/07/03

Sanferminetan hiru emanaldi eskainiko ditu Oberenak

Uztailaren 6an eta 9an nagusien taldeak dantzatuko du, eta uztailaren 11an tikien txanda izanen da. Gora Iruñeak karpa jartzeko baimenik ez duenez, asteleheneko emanaldia Alde Zaharrean izanen da.
El grupo de mayores actuará los días 6 y 9 de julio y el 11 será el turno de los txikis. Como Gora Iruñea no podrá montar la carpa la actuación del lunes será por las calles del Casco Viejo.

2012/06/28

Argazki berriak Multimedia atalean

Argazki berriak igo ditugu Multimedia atalera. Bertan aurkituko dituzue Noainen ospatutako Nafarroako Dantzari Txiki Eguneko irudiak, baita Sestaoko Umeen Euskal Jaian ateratakoak ere. On egin!
Hemos subido fotos nuevas en el apartado Multimedia. Encontraréis fotos del Nafarroako Dantzari Txiki Eguna que se celebró en Noain y de la Umeen Euskal Jaia de Sestao. ¡Buen provecho!

2012/06/07

Lizarren Doinua proiektatuko dute Azpilagañan

Ekainaren 11an Lizarren Doinua ikusgarria proiektatuko dute Azpilagañan. Jai Batzordearen lokalean izanen da, 18:00etatik aurrera.
El 11 de junio se proyectará Lizarren Doinua en Azpilagaña. Será a partir de las 18:00 en el local de la Comisión de Fiestas.

2012/05/14

Lizarren Doinua ikusgarriaren DVDa salgai

Lizarren Doinua ikusgarria biltzen duen DVDa salgai paratu du Oberena dantza taldeak. Astelehenetik ostiralera erosi daiteke Oberenako bulegoan.
Oberena ha puesto a la venta el DVD de Lizarren Doinua. Se podrá adquirir en la oficina de Oberena de lunes a viernes.

2012/05/11

Oberena peñaren eguna

Oberena peñaren eguna ospatuko da larunbatean, eta antolatutako ekitaldien artean Oberena dantza taldearen emanaldia dago. Iruñeko karriketan barna ibiliko dira gure dantzariak.
El sábado se celebra el día de la peña Oberena y entre los actos programados se encuentra la actuación de Oberena dantza taldea. Nuestros dantzaris harán una kalejira por el Casco Viejo.

2012/05/10

AEK karpan dantzatuko dute tikiek

Urtero bezala, Oberenako dantzari tikiek Donibaneko Irrintzi AEK euskaltegiak antolatzen duen karpan dantzatuko dute. Dantzari tikien topaketa izanen da.
Como todos los años, los txikis de Oberena bailarán en la carpa que organiza Irrintzi AEK del barrio San Juan. Será un encuentro de dantzaris txikis.

2012/05/04

Iruñeko Euskal Jaia ospatuko da larunbatean

Lehenbiziko aldiz Iruñeko Euskal Jaia ez da ospatuko sanfermin txikien egitarauaren barnean. Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du, hainbat euskal kultur talderekin batera.
Por primera vez la Euskal Jaia no será un acto más de San Fermín Txikito. Oberena dantza taldea participará junto a otros grupos culturales.

2012/04/23

Euskal Dantzaren Adierazpena sinatu dugu

Euskal Herriko ehun taldetik goiti bildu ziren Eibarren Euskal Dantzaren Adierazpena sinatzeko. Ondotik Biharamuneko soka-dantza dantzatu zuten.
Más de cien dantzaris de diferentes puntos de Euskal Herria se dieron cita en Eibar para firmar el Manifiesto por la Euskal Dantza. Los participantes bailaron la Soka-dantza del Mañana.

2012/04/21

Euskal Dantzaren Adierazpena sinatuko du gaur Oberenak

Dantzaren alorreko ordezkariek Euskal Dantzaren Adierazpena sinatuko dute gaur Eibarren (Gipuzkoa). Oberena dantza taldeak ere sinatuko du.
Diferentes representantes del mundo de la dantza firmarán hoy el Manifiesto por la Euskal Dantza en Eibar (Gipuzkoa). Oberena dantza taldea también lo firmará.

2012/04/20

Igandean Legazpira joanen dira Oberenako tikiak

Oberena dantza talde tikia eta fanfarrea Legazpira joanen da igandean. Euskal Herri osoko hainbat talderekin batera dantzatuko dute.
El grupo de txikis y la fanfarre de Oberena bailará en Legazpi este domingo. Participarán en un festival junto a otros grupos de Euskal Herria.

2012/04/12

Dantzari gazteak Dantza Barnetegira joanen dira asteburuan

Ostiraletik igandera Dantza Barnetegiaz gozatzeko aukera izanen dute Oberenako dantzari gaztetxoek. Orontzera joanen dira asteburua pasatzera.
Los dantzaris medianos de Oberena estarán en el Dantza Barnetegia de viernes a domingo. Pasarán el fin de semana en Orontze.

2012/03/27

Txapela irabazi du Ainara Martinez txistulariak Hernanin

Bakarlari lanetan txapeldun izendatu dute Ainara Martinez Oberena fanfarreko kidea Hernaniko VIII. Txistulari Gazteen Txapelketan. Taldekako txapelketan ere irabazi du.
Ainara Martinez, txistulari de la fanfarre Oberena, ha ganado la txapela como solista en la VIII edición del campeonato de jóvenes txistularis de Hernani. También ha ganado en la categoría de grupos.

2012/03/13

Ibaialde ikastolari babesa agertu diote Oberenako dantzariek

Oberenako dantzariek 50 euro sartu dituzte Lodosako Ibaialde ikastolaren kontu korrontean. Parte-hartzaileek euro bana jarri dute, hainbat tokitan egindako kanpainari jarraiki. Aurrera Ibaialde!!
Los dantzaris de Oberena han ingresado 50 euros en la cuenta de la ikastola Ibaialde de Lodosa. Siguiendo a la campaña de un euro por alumno, los dantzaris han puesto un euro por miembro. Aurrera Ibaialde!

2012/03/07

Sarean dira Plazarik-plaza ikusgarriko bideoak

Diana Marin Oberena dantza taldeko kideak Plazarik-plaza ikusgarriko zati batzuk igo ditu Internetera. Irradaka, Godalet dantza eta Gipuzkoako dantzen moldaketa dituzue ikusgai.
Diana Marin dantzari de Oberena dantza taldea ha subido a Internet algunas partes del espectáculo Plazarik-plaza. Podéis ver Irradaka, Godalet dantza y la adaptación de danzas de Gipuzkoa.

2012/02/23

'Plazarik-plaza' ikusgarria eskeiniko du Oberenak martxoaren 3an

Oberena dantza taldeak dantza eta musika ikusgarria prestatu du martxoaren 3rako. 70. urteurrena ospatzeko hondar ekitaldia izanen da.
Oberena dantza taldea ha preparado un espectáculo de música y dantza para el 3 de marzo. Será el último acto conmemorativo del 70 aniversario.