Gure berri izateko, jo webgune berrira

2012/11/30

Oberenako Dantzarien Eguna ospatuko da abenduaren 3an

Urtero bezala abenduaren 3a Oberenako Dantzarien Eguna izanen da. 12:00etan izanen da ekitaldi nagusia, eta dantza taldean dabiltzan eta ibili zirenak bilduko dira bertan.
Como todos los años el 3 de Diciembre se celebrará el Día del Dantzari de Oberena. El acto central que reunirá a dantzaris y exdantzaris será a las 12:00.

Astelehenean Oberenako Dantzarien Eguna ospatuko du Oberena dantza taldeak. Urtero bezala, Euskararen eta Nafarroako Egunarekin batera izanen da. Ekitaldi nagusia 12:00etan izanen da kiroldegi berrian, eta dantzari guziek parte hartuko dute, baita dantzari ohiek ere. Oberenako fanfarreak ere parte hartuko du dantza jaialdian. Ondotik bazkaria eginen dute parte hartzaile guziek, eta bazkalondoa luzatu eginen da musika eta dantzarekin. Dantzaz gain, 11:00etan meza eginen da Oberenako 2-3 aretoan. Euskal dantzarekin gozatzeko eguna izanen da bere osotasunean.

2011ko abenduaren 3ko emanaldia

El lunes Oberena dantza taldea celebrará su día: El Día del Dantzari de Oberena. Como todos los años coincidirá con el Día de Navarra y el del Euskera. El acto principal será a las 12:00 en el polideportivo nuevo y participarán la fanfarre Oberena, dantzarisy exdantzaris del grupo. Después todos los participantes disfrutarán de la comida que se alargará con una sobremesa llena de dantza y música. A parte de dantza, a las 11:00 habrá misa en la sala 2-3 de Oberena. En definitiva, el lunes será un bonito día para disfrutar de la euskal dantza.

No hay comentarios: