Gure berri izateko, jo webgune berrira

2013/09/13

Asteburuan Iruñean eta Faltzesen dantzatuko du Oberena dantza taldeak

Bihar Jarautako Eguna ospatuko dute Iruñean, eta goizean Alde Zaharrean dantzatuko du taldeak. Etzi, berriz, Faltzesen izanen dira Oberenako tikiak.

Mañana se celebra el Día de Jarauta y el grupo de dantza actuará por la mañana. El domingo serán los txikis quienes acudan a Falces a bailar.


Asteburu betea izanen dute Oberena dantza taldeko kideek. Bihar nagusien txanda izanen da Jarautako Eguna ospatuko baita Iruñean. Igandean, berriz, tikiek dantzatuko dute. Faltzesko Makaia dantza taldeak 25 urte bete ditu aurten, eta horren karietara dantzari txikien topaketa antolatu du.
Bihar Jarautako Eguna izanen da. Hainbat jarduera antolatu dituzte egun osoan zehar, eta goizean, besteak beste, euskal dantzak izanen dira. Oberena dantza taldea Jarauta karrikan goiti eta beheiti ibiliko da 12:00etatik aurrera. Ondoren, bazkaria izanen da.
Faltzesen ere egitarau osoa prestatu dute etzirako. 10:00etan harrera eginen diete taldeei Pedro Iturralde zentroan. 11:00etan Faltzesko karriketan dantzatuko dira taldeak, eta ondoren bazkaltzera abiatuko dira. 16:45ean kalejira eginen dute Foruen plazaraino, eta bertan ekitaldi nagusia izanen da. Talde bakoitzak hamar minutuko emanalditxoa eskainiko du.
Oberena dantza taldea iazko Jarautako Egunean dantzatzen.
Éste será un fin de semana completo para Oberena dantza taldea. Mañana bailará el grupo de mayores en el Día de Jarauta que se celebrará en Iruña. El domingo será el turno de los txikis que acudirán a Falces. El grupo Makaia celebra su 25 aniversario y por ello ha organizado un dantzari txiki eguna pasado mañana.
Mañana se celebra el Día de Jarauta. Han organizado diferentes actos durante el día y entre ellos está la actuación de Oberena dantza taldea. A las 12:00 saldrán los dantzaris para amenizar la calle Jarauta con danzas vascas. Después será el turno de la comida popular.
En Falces también han preparado un programa completo. A las 10:00 recibirán a todos los grupos en el Centro Cívico Pedro Iturralde. Por la mañana desfilarán por las calles del pueblo a partir de las 11:00 y después se retirarán a comer. Los actos de la tarde comenzarán a las 16:45 con una kalejira hasta la Plaza de los Fueros donde se celebrará el acto central. Cada grupo ofrecerá diez minutos de actuación.

No hay comentarios: