Gure berri izateko, jo webgune berrira

2014/04/10

Larunbatean emanaldiak Arrosadia eta Alde Zaharrean

Oberena dantza taldeak Arrosadiko egunean parte hartuko du bihar. Fanfarreak, berriz, bi emanaldi izanen ditu, arratsaldean Folk Lore jaialdian parte hartuko baitu Alde Zaharrean.
Oberena dantza taldea participará en el Día de Arrosadia. La fanfarre, en cambio, tendrá dos actuaciones puesto que por la tarde acudirá al festival Folk Lore.

Larunbat borobila du Oberena dantza taldeak. Goizean Arrosadiko egunean dantzatuko du, eta arratsaldean Folk Lore jaialdira joanen dira taldeko musikariak. Hain zuzen ere, auzoko eguna dantzariekin batera abiatuko da. 11:00etan kalejira abiatuko da Bardea tabernatik. Karriketan barna ibili ondotik, Oberena dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Joaldunak, trikitilariak, Ekuadorreko dantzak, kantua, artisauak eta argazki maratoia ere izanen dira goizean. Herri bazkaria eta arratsaldeko gizon-orkestrarekin bukatuko da eguna.
Larunbatean ere Amaiur dantza taldeak urtero antolatzen duen Folk Lore jaialdia ospatuko da Alde Zaharrean. Goizean dantzari tikien emanaldia izanen da, baina arratsaldean Donostiako Goizaldi eta Sardiniako Mamutzones di Samugheo taldeak karrikaratuko dira. Iruñeko fanfarreak ere aterako dira 18:00etako kalejiran:Muthiko Alaiak eta Ortzadar taldeetako musikariekin batera ibiliko dira Oberenakoak. 20:00etan bukatuko da jaialdia, Burgoen plazako dantza ikuskizunarekin. Donostia eta Sardiniako taldeekin batera arituko dira Amaiur dantza taldekoak.

Oberenako dantzariak Arrosadiko bestetan, iaz.
(Pronto tendréis la traducción al castellano)

No hay comentarios: