Gure berri izateko, jo webgune berrira

2014/05/15

Euskal kulturaren besta larunbatean Iruñean

Iruñerriko III. Euskal Jaian parte hartuko du Oberena dantza taldeak. Goizean Alde Zaharreko karriketan barna ibiliko dira dantzariak.
Oberena dantza taldea participará en la tercera edición de la Euskal Jaia de la comarca de Pamplona. Los dantzaris saldrán en kalejira por la mañana.

Urtero bezala, maiatzarekin batera dator Iruñerriko Euskal Jaia. Larunbatean hirugarrenez ospatuko da euskal kulturaren aldeko besta. Egitarau zabala izanen da, eta bertan Oberena dantza taldeak ere parte hartuko du. Goizeko kalejiretan, hain zuzen ere. 11:30ean Santa Ana plazatik aterako da Oberena, eta ibilbide hau eginen du: Aldapa peña, Jarauta kalea (La Viña tabernan geltokia), Campana kalea, San Frantzisko plaza, Kontzejuaren plaza, Zapateria kalea, Calceteros kalea, Mercaderes kalea eta Udaletxeko plaza. Ez da, baina, euskal dantzari lotutako ekitaldi bakarra izanen. Arratsaldean Karrikadantza egonen da Nabarreria plazan.
Eguna hamarretakoekin hasiko da Jarauta eta Estafeta kaleetan. 11:00etan La Unica dantza taldeko tikiek emanaldia eskainiko dute, eta ondoren hasiko dira kalejirak. Erraldoiak, joaldunak, dantzariak eta musikariak ibiliko dira Alde Zaharreko karriketan barna. 13:00etan ekitaldi nagusia eginen da Udaletxeko plazan eta ondoren larraindantza eta erraldoi topaketa Gazteluko plazan.
Bazkari herrikoia Arrano elkartean izanen da aurten, eta bazkalondoan Ostatu Ibiltaria taldearekin kantatzeko parada izanen dute bertaratutakoek. Arratsaldean, berriz, gustu guztiendako plana: 17:00etan Ederlezi pastorala Burgoen plazan eta 18:00etan dantzaldia Nabarreria plazan. 19:00etan Elektrotxaranga abiatuko da, eta iluntzean kontzertuak izanen dira Jarauta tabernan.

Bi egun gehiago
Euskal Jaiaren jarduerak ez dira egun bakarrera mugatuko, baina. Gaur bakarrizketa saioa eskainiko dute Barry Barrezek eta Baltziskuetak. Euskal Herrian Euskaraz taldearekin prestatutako Euskalduna naiz eta arraro nago saioa, hain zuzen ere. 20:00etan abiatuko da Jarauta tabernan. Bestalde, bihar bertso desafioa izanen da, Iruñeko eta Barañaingo bertsolariak buruz buru. 20:30ean hasiko da, Jarauta tabernan, eta pintxopotea ere eskainiko da.

Iazko ekitaldi nagusia, Udaletxeko plazan.

Como todos los años, junto a la primavera llega la Euskal Jaia de Iruñerria. Este sábado por tercera vez. Oberena dantza taldea también participará y saldrá a la calle en kalejira a las 11:30. Este será el recorrido: Plaza Santa Ana, Jarauta, Campana, plaza San Francisco, plaza del Concejo, Zapateria, Calceteros, Mercaderes y plaza Consistorial. Ese no será el único acto ligado a la dantza: por la tarde habrá actuación de Karrikadantza en la plaza Nabarreria.
El día comenzará con almuerzos en las calles Jarauta y Estafeta. A las 11:00 los txikis de La Única ofrecerán una pequeña actuación en la plaza Santa Ana y a continuación comenzarán las kalejiras con joaldunak, dantzaris, músicos y gigantes. El acto central tendrá lugar en la plaza del Ayuntamiento a las 13:00 tras el cual acudirán todos a la plaza del Castillo para bailar La Era y ver el baile de los gigantes.
En cuanto a la comida popular, será en la sociedad Arrano y después Ostatu ibiltaria animará la sobremesa. Por la tarde habrá actos para todos los gustos: a las 17:00 la pastoral Ederlezi en la plaza de los Burgos, a las 18:00 bailables en Nabarreria y a las 19:00 elektrotxaranga desde Kalekalde. Por la noche será el turno de los conciertos en el bar Jarauta.

Dos días más
Este año los actos de la Euskal Jaia no se limitarán al sábado. Hoy habrá una sesión de monólogos en el bar Jarauta a las 20:00 de la mano de Barry Barrez y Baltziskueta. El acto será en euskara. Mañana será el turno de los bertsolaris de Pamplona y Barañain. Se batirán en duelo en el bar Jarauta a partir de las 20:30 y también habrá pintxopote para quien guste.



Egitaraua:
Klik egin handiago ikusteko.

No hay comentarios: