Gure berri izateko, jo webgune berrira

2015/05/22

Igandean Dantzari Ttikien IV. Jaia ospatuko da Arrosadian

Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako taldeak gonbidatu ditu Oberena dantza taldeak. jarduerak izanen dira egun osoan.
Oberena dantza taldea ha invitado grupos de Bizkaia, Gipuzkoa, Araba y Navarra. La fiesta tendrá actos durante todo el día.

Hauteskunde eguna izanen da igandea. Baina demokraziaren besta izateaz gainera, dantzari tikien besta ere izanen da. Egun horretan ospatuko da Oberenak bi urtean behin antolatu ohi duen Dantzari Ttikien Jaia. Aurten laugarren edizioa izanen du, eta 75. urteurrenaren testuinguruan izanik, talde gehienak Nafarroatik kanpo helduko dira. Hain zuzen ere, Santutxuko Gaztedi dantzari taldea (Bilbo, Bizkaia), Legazpiko Korosti taldea (Gipuzkoa), Urkabustaizko dantzariak (Araba) eta Arangurengo dantzariak (Nafarroa) gonbidatu ditu Oberena dantza taldeak. Egun osoko jarduerak antolatu dituzte, goizean hasi eta 18:00ak arte.
Urteurreneko leloaren bigarren zatia izanen da aurtengo bestari izena eta izana emanen diona: Indar berriz. Horixe da Oberenak zabaldu nahi duen mezua, dantzari tikiak indartsu datozela, eta tradizioaren soka etetea oso zaila izanen dela. Aurreko edizioan besta kalera ateratzeko apustua egin eta ongi atera zela iritzita, aurten ere goizeko ekitaldi guziak Arrosadian izanen dira. Goizean tikiei harrera eginen zaie, hamaiketakoa eman, eta segidan kalejiran abiatuko dira auzoan barna. Bi kalejira izanen dira: batek Arrosadia zeharkatuko du, eta besteak Azpilagaña. Aranguren, Korosti eta Oberena joanen dira lehenbizikoan, eta Gaztedi eta Urkabustaiz bigarrenean.
Bi kalejirak 13:00etan elkartuko dira Galle plazan (Oberenaren pareko plazan). Han eginen dute ekitaldi nagusia, eta denek elkarrekin dantzatuko dute. Aurten txulalai, polka pik, Jaurrietako neska dantza, zazpi jauziak, binango eta txotxongilo, Baztango esku dantza, jota eta porrusalda plazaratuko dituzte. Ekitaldia bukatuta, Oberenara joanen dira tikiak. Bazkaldu eta jostatzeko aukera izanen dute han. Eguna bukatzeko, nola ez, dantza gehiago. Oberena fanfarreak dantzaldia eginen du bertaratutako tiki zein begiraleendako. Euririk eginen balu goizeko ekitaldiak oro Oberenako kiroldegian eginen dira.

Kalejirak:
 
III. edizioko irudiak:
Dantzari Ttikien III. Jaia


Dantzari Ttikien IV. Jaiaren afixa.
El domingo es día de elecciones. Pero la fiesta no solamente será la de la democracia, también festejaremos Dantzari Ttikien Jaia por cuarta vez. Esta fiesta la organiza una vez cada dos años Oberena dantza taldea y pretende ser un punto de encuentro de grupos txikis de otras localidades. Este año, además, se enmarca en el marco de la celebración del 75 aniversario de Oberena, así pues, casi todos los grupos invitados provienen de fuera de Navarra. Serán Korosti de Legazpi (Gipuzkoa), Gaztedi de Santutxu (Bilbao, Bizkaia), los dantzaris de Urkabustaiz (Araba) y los de Aranguren (Navarra). Oberena dantza taldea ha preparado un programa que cuenta con actos durante todo el día. 
El mensaje de este año es la segunda parte del lema general que utiliza Oberena dantza taldea para celebrar el aniversario: Indar berriz (con fuerza nueva). El grupo quiere demostrar así que la cantera está viva y que está asegurada la continuidad tanto del grupo como de las danzas tradicionales. Como en la anterior edición, en esta también los actos de la mañana serán en las calles del barrio. Primero se les dará la bienvenida a los grupos, se les ofrecerá el almuerzo y después saldrán a bailar. Habrá dos kalejiras: una por Arrosadia y la otra por Azpilagaña. En la primera bailarán Aranguren, Korosti y Oberena. En la segunda irán Gaztei y Urkabustaiz.
Las dos kalejiras se juntarán a las 13:00 en la plaza Galle (junto a Oberena). Allí será el acto central y bailarán todos y todas juntas. Este año el repertorio será el siguiente: txulalai, polka pik, Jaurrietako neska dantza, zazpi jauziak, binango y txotxongilo, Baztango esku dantza, jota y porrusalda. Una vez concluido el acto los txikis acudirán a Oberena donde transcurrirán las actividades de la tarde. Primero la comida, pero luego habrá juegos y la jornada terminará con bailables a cargo de la fanfarre Oberena.  La fiesta concluirá a las 18:00. En caso de precipitaciones las actividades de la mañana se harán en Oberena.

Imágenes de la edición anterior 

Kalejirak:
 

Imágenes de la edición anterior:
Dantzari Ttikien III. Jaia


No hay comentarios: